Errenta Aitorpena egiteko garaian, lehenengo ´errenta simulatua` egitea komeni da, beti ere.
NOLA LORTU SIMULATUA? Hiru modu daude errenta simulatua lortzeko. 1) Zita eskatu errenta mekanizatua egiteko. 2) Internet bidez programa jaitsi (www.gipuzkoa.net/ogasuna). 3) Gestoria bidez.
ERRENTA EGITEKO OBLIGAZIOA DUZU? Errenta egiteko obligazioa duzun edo ez jakiteko bi bide dauzkazu: 1) Informazio bulegora deitu: 900 100 040, eta han jarriko zaituzte teknikari batekin. Zuk zure datuak eman eta hark esango dizu obligazioa duzun edo ez. 2) Internet bidez (www.gipuzkoa.net/ogasuna), web orrian sartu, eta ´2007ko errenta egitera behartuta al nago` klikatu.
AGIAN KOMENI ZAIZU AITORPENA EGITEA Nahiz eta aitorpena egiteko obligaziorik ez izan, simulatua zure alde atera bada, komeni zaizu aitorpena egitea eta dirua kobratzea. Horregatik komeni da lehenik eta behin simulatua egitea.
ZER DA AUTOLIKIDAZIOA? Foru Ogasunak bidaltzen dizun proposamen bat da, zuri lana aurreratzeko. Baina, konprobatu egin behar dituzu horko datuak ondo dauden edo ez. Zehatzago esanda, diru sarrera bat baldin badaukazu autolikidazioan agertzen ez dena, eta ez baduzu aitortzen, ogasunak isuna jarriko dizu. Izan ere, autolikidazioak ez du Ogasuna konprometitzen. Aitorpenean azaltzen diren datuen konpromisoa beti herritarrarena da.
ZITA NOLA ESKATU? Mekanizatua (edo simulatua) egiteko, zita eskatu behar duzu eta bi modu dauzkazu: 1) Informazio bulegora deitu: 900 100 040 telefonora. 2) Internet bidez (www.gipuzkoa.net/ogasuna) web orrian sartu, eta ´Errenta aitorpen mekanizatua - Hitzordua` klikatu.
INTERNETEKO ZERBITZUAK ETA TRAMITEAK Internet bidez (www.gipuzkoa.net/ogasuna) lortu ditzakezu zerbitzu eta tramite hauek, besteak beste (ondoko argazkian ikusi): autolikidazio proposamena, aitorpena egitera behartuta gauden edo ez esango digun atala, norbere zerga informazioa, ogasunarekin ditugun zorrak, eta abar. Zerga eta zorrei buruzko informazioa lortu ahal izateko pasahitz bat eskatuko digute, eta hori ere internet bidez eskuratu dezakegu.
NOBEDADEAK Aurtengo nobedadeak zein diren ikusteko, interneten sartu, www.gipuzkoa.net/ogasuna web orrian, ´2007ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina` klikatu, hor barruan ´Partikularrak: hiritarrak oro har` klikatu, eta azkenik ´2007ko Errenta eta Ondarearen Kanpainako nobedadeak` klikatu.
BURUNTZALDEAREN KANPAINA GESTORIETAN Errenta Aitorpena gestoria edota banku bidez egiten bada, bertako langileekin hartu emanak euskaraz izateko aukera dago gehienetan. Baita bertako hainbat dokumentazio euskaraz jasotzeko ere. Urtero ahalegin berezia egiten dute alor horretan Buruntzaldeko Euskara Batzordeek. Kanpainarekin bat egin zuten gestorietara joanez gero, artekariek erabili ohi dituzten dokumentuak euskaraz lortu daitezke; hala nola, zerga aitorpena eta nominena. Artekarien artean ere CD-ak banatu dira. Euskarri horietan, aipatutako profesionalek ohikotasunez erabiltzen dituzten dokumentuen euskarazko ereduak biltzen dira. Baita alorrari buruzko hiztegi kontzeptuala ere.