Maiatzaren 1ean festa egingo dute, omenaldi eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 26a, 02:00

Goiz Eguzki elkarte sozialean ospakizunetan ibiliko dira maiatzaren 1aren inguruan. Bezperan, hilaren 30ean, Goiz Eguzkiko koroak kantu saioa eskainiko du arratsaldeko 19:00etan egoitzan bertan. Ostegunean bertan, goizeko 11:00etan meza egingo dute parrokian, eta ondoren karta jokoetako sari banaketa egingo dute. Segidan, oroigarriak emango dizkiete 90 urte bete eta elkartera joaten jarraitzen duten hiru bazkideei, eta bukatzeko, luntxa izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!