Bozeramaile Batzordean atzera bota dituzte bi mozioak

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 25a, 02:00

Bozeramaile Batzordea bildu da gaur Udaletxean hiru mozio eztabaidatzeko, eta ikusmin haundia sortu dute eztabaidatzekoak ziren mozioetako bik. Bi mozioak atzera bota ditu Bozeramaile Batzordeak, bai PSE-EE eta EAJ-PNVk aurkeztua eta baita EAE-ANVk aurkeztua ere. Bestalde, hirugarren mozio bat ere eztabaidatu dute gaur lan osasunari buruz eta hori onartu dute.

Bi mozioak
PSE-EE eta EAJ-PNVk aurkeztutako mozio `etikoak`, besteak beste, dimititzeko eskatzen die ETAren atentatuak gaitzesten ez dituzten udal ordezkariei. PSE-EE, EAJ-PNV, EA eta PPren aldeko botoa jaso du mozio honek eta EBko zinegotzia abstenitu egin da. Alkatearen kalitateko botoak erabaki du bozketa. 
     Bestalde, EAE-ANVk aurkeztutako mozioak dio lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideen korapiloa askatzeak ekarriko duela Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidea. Oposizio guztiaren aurkako botoa izan du eta ez da aurrera atera.

Hirugarren mozioa
Hirugarren mozioa EBk aurkeztu du, lan osasunari buruz. Apirilaren 28a da Lan Osasunaren Munduko Eguna eta horren inguruko adierazpena eztabaidatu eta onartu dute alderdi guztiek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!