Getariako Banda bihar arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 25a, 02:00

Getariako Bandaren kontzertua izango da bihar, 19:30etan, Udaletxeko arkupeetan. Horrez gain, eguraldiak laguntzen badu, aldez aurretik buelta bat emango dute herriko kaleetan barrena, musika joaz. Bestalde, bisita bueltatu egingo dio Hernaniko Bandak Getarikoari: maiatzaren 11n Getarian izango da Hernaniko Musika Banda. Aurreko asteburuan berriz, maiatzaren 4an, Beasainen izango da Banda eta eskaintza gehiago ere izan ditu aurten: Donostia, Errenteria edo Zumarragatik adibidez, baina egun horietan joan ezin zutelako, bertan behera utzi behar izan dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!