Amnistiaren Aldeko Mugimenduen aurkako auzia dela eta, mobilizazioak izango dira gaur Hernanin, Askatasuna erakundeak antolatuta. Eguerdiko 12:45etan, Juan Mari Olanoren hitzaldia izango da Amnistiaren Aldeko Batzordeen, 30 urteko historia eta beraien aurkako auzia izenburupean. Atzo Hernani Institutuan izango zela esan bazuten ere, Kontrakantxa gaztetxean izango da.
Bi manifestazio
Gaur bi manifestazio antolatu ditu Askatasunak Hernanin: lehenengoa eguerdiko 12:30etan izango da eta bigarrena, 20:00etan. Bi manifestazioak Gudarien plazatik irtengo dira. Bestalde, arratsaldeko 18:00etan, bizikleta martxa izango da, Hernaniko auzo desberdinetan barrena. Askatasunak ez ezik, Hernaniko Etxerat elkarteak ere dei egin du gaurko mobilizazioetan parte hartzeko.