Mobilizazio eguna izango da bihar Hernanin, Askatasunak deituta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideen aurkako epaiketak salatzeko. Goizeko 11:15etan Juan Mari Olanok hitzaldia emango du Hernani Institutuan: Amnistiaren Aldeko batzordeen 30 urteko historia eta beraien aurkako auzia. 12:30etan, manifestazioa izango da Plazatik irtenda eta 20:00etan ere bai. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, bizikleta martxa, auzoetan barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!