Herenegun inaguratu zuten Elkar megadenda berria, Kale Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 24a, 02:00

Apirilaren 4az geroztik irekita dagoen arren, herenegun izan zen Elkar dendaren inagurazio ekitaldia. Bertan izan ziren hainbat herritar eta jende ezagun, herrikoak eta Elkar etxekoak. Arduradunen hitzak entzun ondoren, denek bat egin zuten okasiorako prestatutako mokaduen inguruan. Garai batean Lete denda zenaren lan ildoa jarraitzeko asmoa adierazi zuen Iñaki Arantzegi arduradunak. Hemendik aurrera bera eta Marijo Erkizia izango dira berezoak hartuko dituzten langileak. Berrikuntzei dagokienez, lokala eraberritu egin dute eta zertxobait haunditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!