AHTren aurkako eguna larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 23a, 02:00

Abiadura Handiko Trenaren aurkako mobilizazioak egiten ari dira hainbat herritan. Asteburuan Herna-nin egingo da AHTren aurkako eguna. Larunbatean gaiaren inguruko aurkezpena, eztabaida, kontzertuak eta abar izango dira. Horrez gain, aste honetan zehar erakusketa dago Biteri kultur etxean, ostiralera arte. Bestalde, gaur hitzaldia izango da Astigarragan.

AHTren aurkako eguna
Abiadura Haundiko Trena dela eta, han eta hemen mobilizazioak egiten ari dira, herriz herri. Oraingoan Hernanik hartu du txanda. Larunbat eguerdian hasiko da jai erreibindikatiboa, AHTren aurkako taldeak egingo duen aurkezpenarekin. Hain zuzen, trenak Hernanin egingo duen ibilbidea erakutsi nahi dute. Eguerdian babarrun jatea egingo da Tilosetan; irekia da eta ez da prezisoa izen ematea; ondoren, kontzertuak izango dira; 18:00etan kalejira koloretsua; eta iluntzean Afonia eta Trifulka taldeen kontzertua. Horrez gain, egun osoan zehar panel eta mahaiak izango dira Kaxkoan, informazioa emateko.

Erakusketa Biterin
Asteburukoaz gain, aste honetan AHTren inguruko erakusketa dago Biteriko pasiloetan, ostiralera arte, AHTaren aurkako taldeak jarrita. Trenak Hernanin egingo duen ibilbidea ikusi daiteke.

Gaur hitzaldia Astigarragan
Gaur AHTri buruzko hitzaldia izango da Astigarragan, AHT Gelditu! elkarlanak antolatuta. Arkaitz Rodriguez eta Mikel Alvarez izango dira hizlari, 19:30etan, kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!