Bihar, ekitaldia Durangon

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 25a, 02:00

Bihar, larunbata, ekitaldia antolatu du ezker aber-tzaleak Durangon,Landako gunean, 17:30etan, Altsasuko mahaia sortu zela 30 urte bete direlako. Herri Batasuna sortu zen mahai horretatik eta urteurren hori gogoratzeko antolatu da ekitaldian. Hernaniko Ezker abertzaleak autobusa ateratzekoa zuen Durangorako, baina Hernanin AHTren aurkako eguna denez, ez dute antolatu. Ezker abertzaleak dio hor ere beharrezkoa dela egotea eta lan egitea, «proiektu horrek aurrera jarraitzen badu, Hernaniri eta Euskal Herriari ekarriko dion kaltea ez baita ttikia». Hernaniko ekitaldiak babestu arren, larunbat arratsaldean Durangora joateko deia ere egin du Hernaniko ezker abertzaleak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!