Hernaniarren erritmora

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 22a, 02:00

Hernaniarren erritmora mugitzen da azken urteetan Elgoibarko Herria instrumentu taldeen lehiaketa eta joan den larunbatean ere, saririk gehien Hernaniko Musika Eskolara etorri ziren. Aurtengoa VII. edizioa izan da eta Hernanik hiru sari eta aho zapore gozoa ekarri ditu etxera: A mailan (14 urte arte), Hernaniko Leoka taldea izan da irabazle eta Hernaniko Koxkorri taldearen lana ere aipagarria izan da. Adin tarte honetan 116 musikarik hartu dute parte, 15 taldetan. B mailan (18 urte arte), Hernaniko Saxoka taldeak 3garren postua lortu zuen, Urkola kantarekin. Roberto Pachecok egindako moldaketak, moldaketa onenaren saria lortu zuen. Adin tarte honetan, 96 musikarik hartu zuten parte, 13 taldetan. C mailan (22 urte arte), Hernaniko Hernasax taldeak irabazi zuen. Adin tarte honetan, 40 musikarik hartu zuten parte, 5 taldetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!