Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Elias Kerejeta omenduko du

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 22a, 02:00

Giza Eskubideen Zinemaldia martxan da Donostian, joan den ostiralean hasi eta datorren ostiralera arte. Aurten, Elias Kerejeta gidoilari eta ekoizle hernaniarra omenduko dute «bere lanean erakutsi duen konpromezuagatik eta giza eskubideen alde egin duen lanagatik». Elias Kerejetak berrogeita hamar luzemetraitik gora ekoiztu ditu 1963tik gaur arte, zuzendari haundi askorekin lan egin du, «beti proiektu arriskutsuen alde apustu eginda, proiektu pertsonalak, une historiko bakoitzeko egoera sozialari estu lotutakoak», Zinemaldiko arduradunek azaldu dutenez. 1934an Hernanin jaiotako gidoilariak bere sari zerrenda oparoan bat gehiago izango du, ostiraletik aurrera.

Sail ofizialean, 32 obra
Giza Eskubideen Zinemaldiko Sail Ofizialean 32 obra izango dira aurten, luzemetraiak, nahiz laburmetraiak. Hamasei gai desberdinetan sailkatu dituzte hogeita hamabi lan hauek, eta ostirala artean ikusi ahal izango dira Donostian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!