Burgosera irteera maiatzaren 9 eta 10ean

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 21a, 02:00

Goiz Eguzki zentro sozialak irteera antolatu du Burgosera, maiatzaren 9 eta 10erako. Burgos eta bertako monumentu esanguratsuak bisitatuko dituzte. Afaldu eta lo hotel batean egingo dute. Hurrengo egunean Santo Domingo de Silos eta Covarrubias bisitatuko dituzte. Bazkaldu ere egingo dute. Irteeraren inguruko azalpenak bihar emango dituzte, arratsaldeko 16:00etan. Bidaiaren prezioa 115 euro dira. Izena emateko epea apirilaren 25a arte izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!