Mokadu desberdinak arrazakeriaren kontra, atzo Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 21a, 02:00

AMHER-SOS Arrazakeria taldeak antolatuta, arrazakeriaren kontrako nazioarteko jaialdi gastronomikoa izan zen atzo, Plaza Berrin. Badira urte batzuk AMHERek jaialdi hau antolatzen duela, eta aurten ere arrakasta haundia izan du, plater hutsen kopurua ikusi besterik ez zegoen. Ecuador, Argentina, Maroko, Rumania, Kolonbia, Bolivia, Honduras, Txile, Uzbekistan, Polonia eta beste hainbat herrialdetatik etorritako herritarrek prestatu zituzten dastatu ahal izan ziren gutizia guztiak; eta bide batez, denek ere elkar ezagutzeko aukera izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!