Gustu guztietarako jantzi eta dantzak atzo Dantzari Festan

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 21a, 02:00

Dantzari Festak aste honetan izango du jarraipena: euskal jantzien erakusketa, Iban Nikolairen emanaldia, hitzaldia eta dantzari txikien emanaldiarekin, besteak beste.

EUSKAL herriko lurralde ezberdinetako dantzariz bete zen atzo Hernani, Dantzari Festako zitari hutsik egin gabe. Eguraldia ederrak lagunduta herriko auzo ezberdinetan barrena ibili ziren, kolore eta itsura ezberdineko euskal jantzi ikusgarriekin. Eskaini zituzten dantzei erreparatuta ere denetarik izan zen. Eguerdian, plazan bildu ziren herriko presoak gogoratzeko eta denek elkarrekin Ikurrin Dantza dantzatu zuten, ikuskizun ederra eskainita. Zapa, Portu eta Luis Mariri ere eskaini zieten Agurra.

Aste honetan
Dantzari Festak jarraipena izango du aste honetan. Gaurtik ostirala bitartean euskal jantzien erakusketa izango da, Biterin, 17:00etatik 19:00etara. Asteazkenean gai berari buruzko hitzaldia izango da; ostegunean Iban Nikolai didgeridoo jolearen emanaldia; ostiralean Gero Axular taldearen emanaldia; eta larunbatean dantzari txikien txanda izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!