Txantxangorri elkartean mus txapelketako irabazleak erabaki dira. Ostiralean izan zen afarian sariak banatu zituzten. 12garren banakako mus txapelketako irabazleak izan dira: aurrenekoa, Ibon Domingez; bigarrena, Bixente Goikoetxea; hirugarrena, Joxe Etxarri; eta laugarrena Atanasio Lapazaran. Binakako 40garren mus txapelketako irabazleak izan dira: aurrenekoak, Jesus Rodriguez-Iñigo Gorrotxategi; bigarrenak, Bixente Goikoetxea-Julio Gonzalez; hirugarrenak, Niko Olaziregi-Pablo Calbete; eta laugarrenak, Joxe Etxarri-Enrique Esteban. Zuzendaritza aldaketako afaria ere izan zen ostiralekoa, baina hautagai berririk azaldu ez zenez, aurreko kargu berak mantendu dira: lehendakaria, Juan Cruz Muñoa Marcos; lehendakari ordea, Jose Martin Tijero Lasa; idazkaria Juan Mauricio Lopez de Zubiria Fransoy; eta diruzaina Agustin Urretabizkaia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!