Felix Lopez Torres, ‘Neron’ zenari omenaldi beroa egin zioten atzo lankide eta lagunek

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 20a, 02:00

LAB sindikatuak antolatuta, joan den apirilaren 8an hildako Felix Lopez Torres Neron zenari omenaldia egin zioten atzo, Leoka labaderoan. Lagun eta senitarteko ugari bildu ziren omenaldian. Txalapartariak, Antton Garin bertsolaria, Agustin Ezponda, Rafa Diez, eta Andoni Tolosa Morau-k hartu zuten parte omenaldian. Emaztea eta alabak ere bertan izan ziren. Omenaldian azpimarratu zuten Neron-ek egindako lana bai LAB sindikatuan, bertan ardura eta kargu ugari hartu baitzituen; eta baita presoen defentsan ere. Horrez gain, Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren alde ere lanean aritu zela azpimarratu zuten, Bai Euskal Herriari ekimenaren bidez. Azken urteetan EKHE enpresako kontseilaria izan da, Gara, Le Journal du Pays Basque, Hamaika Telebista taldea eta beste hainbat komunikazio proiektu bultzatu dituena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!