DANTZARI festak egun haundia du gaur, izan ere, dantzari mordoa bilduko da gaur herrian, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritakoak. Goizeko 11:00etan hasiko dira herria girotzen eta Zapa, Portu eta Luis Mariri omenaldia ere egingo diete. Segidan dantza ekitaldia egingo dute, berez herriko auzo eta kaleetan ibiltzeko asmoa dute, baina euria egiten badu, Biteri kultur etxeko areto nagusian egingo dute ekitaldia. Eguerdiko 13:30etan, Ikurrin Dantza dantzatuko dute Gudarien plazan eta Hernaniko preso eta errefuxatuak gogoratuko dituzte. Hainbesteko ahalegina egin ondoren, ondo merezitako bazkaria izango dute, Tilosetan (euria egingo balu Atsegindegin).
Atzo hasiera eguna
Dantzari festak atzo izan zuen hasiera eguna eta bertan Ttarla dantza taldeko dantzari txikiak izan ziren protagonista. Baserritar jantzi dotorean euskal dantzetarako beren abileziak erakutsi zituzten, gurasoen begiradaren aurrean. Arratsalde partean, Erdizka Lauetan taldearekin dantzatzeko aukera izan zuten erromeriara gerturatu zirenek.
Iban Nikolairen emanaldia
Dantzari Festan egitarauan ez datorren emanaldi berri bat izango da ostegunean, Iban Nikolairen emanaldia izango da, didgeridoo jolea. Ostegunean, 20:00etan, Biterin.
Gaur Dantzari Festan:
- Kalejira, kale eta
auzoetan barrena.Goizeko 11:00etan hasita.
Omenaldia Zapa, Portu, eta Luis Mariri.
Dantza ekitaldia: Ttarla, Eskola, Trebeska, Goizaldi, Kemen, Ibarla Meaka, Korpus, Adurtza, Laguntasuna, Ibaiega, Etxahun, Begiraleak eta Garaztarrak dantza
taldeekin.
- Ikurrin dantza, eta Hernaniko Preso eta Errefuxiatuei omenaldia. Gudarien plazan, 13:30etan hasita.
-Bazkaria, dantzari eta
soinujoleentzat. Tilosetan, 15:00etan.