ONGINTZA patronatuak klinika laguntzaileak behar ditu, zaharren egoitzako klinika laguntzaileen poltsak dagoen lana bete ezin duenerako. Horrela erabaki zuen apirilaren 15ean egindako zuzendaritza batzordean.
Eskatzen dena
Honako baldintza hauek jarri ditu Ongintza patronatuak: Lanbide Hezkuntzako aurreneko mailako titulua izatea, Osasun adarreko Klinikako Laguntzaile titulua izatea, edo lortzeko eskubideak ordainduta izatea.
Kurrikulumak Ongintza patronatuan aurkeztu behar dira, Sandiusterrin duen erregistroan.