EAE-ANV Hernaniko Alkatetzatik kentzeko mozioa aurkeztu du PPk

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 19a, 02:00

ASTELEHENEAN mozio bat aurkeztu zuen Maria Luz Anglada Hernaniko PPko zinegotziak, eta bertan oposizioko alderdiei eskatzen die «Udalak demokrazia berreskuratzea», EAE-ANV Alkatetzatik kenduta. Mozio hau astelehenean aztertuko da Bozeramaile batzordean, goizeko 11:00etan.


Mozioaren edukia
Mozioak honakoa dio, puntuz puntu:

- «ETAk joan den martxoaren 7an Isaias Carrasco militante sozialista eta zinegotzi ohia erahil zuen Arrasaten. Hernaniko Alkateak, EAE-ANV alderdikoak, atentatua kondenatzeari uko egin dio. Beste behin ere, ANVk, ETAren zerbitzurako bere estrategiarekin jarraituz, terrorismoa eta ETAren atentatuak kondenatzea saihestu du»

- «Harremanak izan dira alderdi demokratiko ezberdinekin zentsura mozioak aurkezteko, eta ulertezina da oraindik ere alderdi horien babesa ez jaso izana. Eskandalu demokratikoa da, minorian gobernatzen duen Alkatetzetatik ANV kendu daitekeenean, hori aurrera ez eramatea».

- «Duintasun demokratikoak, askatasunaren defentsak eta ETAko biktimen memoriak jasangaitza egiten dute ANVk Alkatetza ezberdinetan jarraitzea, alderdi demokratikoek alkatetza horiek berreskuratu baldin baditzakete» - «Herritarrek ez dute ulertzen alderdi ezberdinek zentsura mozio hau atzeratzeko jartzen ari diren aitzakiak».

- Plenoan honakoa onartzea eskatzen du: «alderdi demokratikoei, demokraziarako berreskuratzea Hernaniko Udala, ANVk minorian gobernatzen duena. Horretarako urgentziaz zentsura mozioa aurkezten du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!