Eusko Jaurlaritzak eskatu dio Hernaniko Udalari Mandoegiko parke eolikoaren proiektuari buruzko bere iritzia emateko

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 19a, 02:00

MANDOEGIn parke eoliko bat eraiki nahi du Iberdrolak, guztira 35 aerogeneradore izango lituzkeena. Parkea berez Hernani, Urnieta, Elduain eta Berastegiko udalerrietan kokatzen da. Tramite guztia Eusko Jaurlaritzako Industria Saila ari da bideratzen eta duela gutxi proiektua Hernaniko Udalera bidali du, Hernaniko Udalaren iritzia jakiteko. Proiektua martxoaren 28an iritsi zen udaletxera eta hilabeteko epea eman dio bere iritzia emateko. Udalaren erantzuna izan da, bidalitako dokumentazioarekin ez dagoela datu nahikorik iritzia osatzeko.


Kokapena
Parke eolikotik gertu daude: Ollokiegi (parketik 3,5 km. ipar ekialdera) eta Ameraun (parketik 1,3 km.-tara hego ekialdera). Hernani parketik 12 km.-tara egongo litzateke, iparmendebaldera; Urnieta 10 km.-tara iparmendebaldera; Elduain 4,5 km.-tara mendebaldera; eta Berastegi 4 km.-tara hegomendebaldera Aerogeneradore bakoitzak 850 kWko potentzia izango luke eta parke osoak 29,75 MW-koa. Bidea Ezteiza ingurutik Parke eolikoaz gain hainbat bide azpiegitura ere badaude proiektuaren barruan. Hernaniri dagokionean, proposatzen da Ezteiza inguruan (Azketa ondoan) dagoen mendiko bide bat 4 m.-ko zabalera duen bidean bihurtzea, bertatik kamioiak eta pasa daitezen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!