KIROL patronatuko aurrekontuak onartu dira aste honetako Kirol patronatuko zuzendaritza batzordean. Zuzendaritzan onartuta, hurrengo urratsa izango da aurrekontuak Plenoan onartzea.
Aurrekontuak EAV-ANVren aldeko botoekin onartu ziren. EAJ-PNVk aurka bozkatu zuen eta gainerako alderdiak, PSE-EE, EA, EB eta PP abstenitu egin ziren.
Gobernu taldeak osatutako Kirol patronatuko aurrekontuei emendakinak aurkeztu zizkieten EAJk eta PSE-EEk. EAJk aurkeztutako 3 mozio aurkeztu zituen (apirilaren 17ko Kronikan argitaratu ziren). Mozioak ez ziren onartu.
PSE-EEk osoko emendakin bat aurkeztu zien patronatuko aurrekontuei baina ez zen aurrera atera. Bi emendakin partzial ere aurkeztu zituen. Bata, Landaren argiteria jartzeko proposamena zen baina ez zen aurrera atera, (2007ko aurrekontuan badago horretarako partida). Bestea, Kirola guztiontzako izeneko ekimena sortzearen aldeko emendakina izan zen, kirol federatutik kanpo ere kirola sustatzeko helburu duena. Azken hau onartu egin zen oposizioko aldeko botoekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!