Amurrainak bota zituzten atzo ibaira, biharko arrantza txapelketa dela eta

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 19a, 02:00

txantxangorri elkarteak arrantza txapelketa antolatu du biharko eta hori dela eta 300 bat amurrain bota zituzten atzo Urumeara, Zubipe parean. Arrantza txapelketa bihar izango da, haurrak Karabel inguruan ariko dira eta helduak errekan arrantzatu daitekeen gainerako eremuetan. Goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da txapelketa. Ohartarazi dute gaur ezingo dela arrantzatu amurrainak bota dituzten eremu honetan, amurrainak txapelketan arrantzatzeko baitira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!