Amnistiaren Aldeko Batzordearen eta Askatasunaren kontrako epaiketak salatzeko mobilizazioak hasiko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 18a, 02:00

Epaiketa astelehenean hasiko da eta guztira 27 dira inputatuak. Gaur bideoak izango dira, eta datorren astean kontzentrazioa eta mobilizazio eguna.

AMNISTIAREN Aldeko Mugimendua eta Askatasunaren kontrako epaiketak salatzeko, mobilizazioak hasiko dira gaur. Epaiketa bera astelehenean hasiko da Madrilgo Casa del Campon eta guztira 27 dira inputatu dituztenak, tartean Hernanin bizi diren bi: Juan Mari Olano eta Ixone Urzelai. Kide guztientzako 10 urteko kartzela zigorra eskatu dute eta leporatzen zaie ETAko kide izatea. Erakunde hauek salatu dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduan diharduten taldeen kontrako epaiketa dela, inputatuen artean Etxerat eta Behatokiko kideak baitaude.

Gaur bideo emanaldiak
Epaiketa salatzeko mobilizazioak daude deituta herri ezberdinetan, baita Hernanin ere. Gaur bideo emanaldi mugikorra izango da: 10:00etan, Tilosetan; 11:00etan, Zapa plazan; eta 12:00etan, Biteri atarian. Astelehenean, kontzentrazioa izango da Zinkoenean, 20:00etan. Apirilaren 25rako mobilizazio eguna dago deituta. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!