SAN Antonioak ez daude urruti eta, hori dela eta, Ereñotzuko Olak auzo elkarteak kartel lehiaketa antolatu du, aurten lehenengo aldiz. Kartelak honako ezaugarriak izan behar ditu:
-Kartelean San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2008 hitzak agertu behar dute. -Kartelak 12 cm.-ko zabalera eta 32 cm.-ko altuera izan behar du. Paperezko formatuan aurkeztu behar da, koloretan eta edozein modalitate artistikoan.
-Lana kartazal haundi batean aurkeztuko da, egilearen daturik gabe. Barnean, kartazal itxi batean, egilearen izena, helbidea eta telefonoa idatziko dira. -Kartela maiatzaren 8a baino lehen aurkeztu behar da, Ereñotzuko Olak auzo elkartean (Ereñotzu 22, 1.B. 20128 Hernani).
-Saritutako lana auzo elkartearen jabetzan geratuko da. Irabazle suertatzen ez diren lanak ekainaren 13tik 15era jaso beharko dira. Saria 100 eurokoa izango da.