KIROL patronatuaren kasuan, EAJk emendakin partzialak aurkeztu ditu.
Ur parkearen gestioa
Ur parkearen gestioaren inguruan, EAJk proposatu du lehiaketa publiko bat deitzea ur parkeko zerbitzuetaz arduratuko den enpresa bat kontratzeko, hau da: kafetegia, garbiketa, sokorrismo zerbitzua. Enpresak zerbitzu horiek eskainiko lituzke 20 urteko epean. Enpresa honek ez luke kanonik ordaindu beharko tabernarengatik eta sarreretatik ateratako diruarekin geratuko litzateke. EAJk uste du urtean 100.000 euro aurreztu daitezkeela modu honetara.
Diru laguntzak
EAJ-PNVk kirol elkarte eta eskola kirolarentzako diru laguntzei buruzko beste emendakin bat aurkeztu du. Kirol klubentzako diru laguntzetan, 40.000 euro gehiago ematea proposatzen du eta Eskola kirolaren kasuan 15.000 euro gehiago. Kirol ekintzetarako partidari 10.000 euro eranstea ere proposatzen du.
Zubipeko obren inguruko emendakina
Zubipeko zelaia hobetzeko dagoen diru partida haunditzea da EAJk egin duen azken emendakina. Diru partida honi 35.000 euro gehitzea proposatzen du, zelaia aluminiozko txaparekin inguratzeko. Azaldu duenez, horrela jokalariek zauri larriak egitea saihestuko litzateke, zelaia inguratzen duten hormigoizko posteen kontra jota.
Ongintzan emendakin bat
Ongintza patronatuko aurrekontu proposamenari emendakin bat aurkeztu dio EAJk. Eskatu du Udalak Ongintzari egin beharreko ekarpena igotzea, KPIa hain justu, «horrela hernaniar gehiagok jaso ahal izango lukete etxez etxeko zerbitzua.