Abiadura Haundiko Trenaren aurkako erakusketa ikusteko aukera izango da aste honetan Biteri kultur etxean. Erakusketa Hernaniko AHTaren kontrako taldeak antolatu du eta trenak Hernanin izango lukeen trazatuaz gain, azpiegitura honen kontra egindako kanpaldi, manifestazio eta bestelako ekintzak ikusi ahal izango dira. Bestalde, larunbatean Hernanin, AHTaren kontrako eguna antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!