SAN Joanak iragartzeko kartel lehiaketa ere martxan da eta Biteri kultur etxetik gogorarazi dute bihar bukatuko dela kartelak entregatzeko epea.
Kartelak San Joan Jaiak Hernani 2008 goiburua izan behar du eta 32 cm.-ko zabalera eta 48 cm.-ko altuera izan behar du.
Lanak bihar arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara entregatu behar dira, sinadurarik gabe. Kartazal itxi batean, egilearen izena, helbidea eta telefonoa adierazi behar dira.
Irabazlearentzat 600 euroko saria izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!