Chillida Leku museoan zenbait kontzertu ari dira izaten asteotan. Gaur, poesia eta musika emanaldia izango da, arratsaldeko 19:30etan, museoko Zabalaga baserrian, 12 euroan. Flauta jolea Carlos Rosat izango da, piano jolea Mario Telenti eta poesia errezitatzen Andoni Aleman ariko da. Poesiak gazteleraz, katalanez eta euskeraz errezitatuko dituzte. Ondorengo obrak entzuteko aukera izango da gaur: Manuel Asensioren flauta eta piano serenata; Eduard Toldraren 3 poema; Jose Olaizolaren 3 kantu; Aita Donostiaren lau melodia katalan; Tomas Araguesen abestia; Mario Telentiren 4 poema; eta Andres Ysasiren 3 melodia. Testuak, berriz: A. Navarro, J. Carner, Jose Olaizola, Riber, Guash, Mestres, Machado, Hesse, Abadia de Belloxh eta Isasirenak.
Kixotea eta beste testu batzuk
Joan den ostegunean ere izan zen emanaldia Chillida Lekun. Kixoteko testuak eta XVI eta XVII. mendeko musika izan ziren entzungai, Zabalaga baserrian.