Igandean irteera, lehenengo urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 16a, 02:00

Hernaniko Motolagunak taldeak urtebete egingo du, eta ospatzeko irteera antolatu dute datorren igandean, goizeko 09:00etan, Atsegindegitik irtenda. Hernani-Goizueta-Leitza-Lekunberri eta Iruñako bide zaharretik buelta da motoan egingo duten ibilbidea, Lekunberrin hamaiketakoa eginda. ‘Cheyenne’ Tolosako motorzale tabernan egitekoa dute bigarren geldialdia, ibilgailuen motorrak hozteko. Gehienez 25 lagun biltzeko asmoa dute eta izen ematea irekita dago (636 91 29 41 telefonoan edo Orkolagako kotxe tailerrean). Antolatzaileek jakitera eman dute, 125 cc-ko motoak ere joan litezkeela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!