Hernaniko Etxerat elkarteak bilera deitu du bihar, arratsaldeko 19:30etan, Biterin, bisitetara senitarteko eta ingurukoak eramateko prest dauden gidari bolondresekin. Etxeratek azpimarratu du, gaur egun inoiz baino euskal preso politiko gehiago dagoela «eta senideek espetxetara joateko zailtasun haundiak dituzte». Horri aurre egiteko furgonetak jartzen dira, senideak espetxeetara ahalik eta erosoen joan daitezen. Herrian gidari talde bat sortu nahi da eta horretarako izango da biharko bilera. Etxeratek dei egin die herritarrei bilerara azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!