‘Sagastiya’ko etxebizitza publikoak eta Etxeberriko etxe berrietako bidea, gaurko Hirigintza batzordean

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 16a, 02:00

HIRIGINTZA batzordea izango da gaur. Sagastiyan Eusko Jaurlaritzak egingo dituen etxebizitzetaz hitz egingo dute; zehazki etxeak egingo diren eremua urbanizatzeko plana behin betirako onartu liteke gaur, hau da, alkantarillak, argiteria, edateko urak eta horrelakoak egiteko obrak. Udalak Oriamendi Kooperatibarekin egindako hitzarmenaz ere hitz egingo dute, Etxeberriko etxebizitza berrietatik ateratzen den bidea egiteko hitzarmenaz, hain zuzen. Beste bi hitzarmen ere aurkeztuko dira. Bata, Orbegozo zegoen horretan lurjabeak AMR enpresa eraikitzeko konpromezua azaltzen duena; eta bestea, Txantxillan etxebizitzak egiteko lurjabeek hartzen duten konpromezua azaltzen duena. Gaur, arratsaldeko 18:00etan.

Pertsonal Batzordea
Pertsonaleko Batzordea ere izango da gaur, 13:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!