Kultur arteko jai gastronomikoa izango da datorren igandean, Plaza Berrin. AMHER elkarteak urtero antolatzen duen festa da, gastronomia aitzakia hartuta, elkar ezagutzeko, eta urtetik urtera gero eta arrakasta haundiagoa du. Inguratzen denak herrialde desberdinetako jakiak probatzeko aukera izango du. Igandean, eguerdiko 12:30etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!