ASTEBURUAN Hernani Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzariz beteko da, larunbatean hasiko baita 13garren Dantzari Festa. Herritik mugitu gabe Euskal Herriko jantzi eta dantza ezberdin eta aberatsak ikusi ahal izango dira eta euskal dantzen bueltan antolatu dituzten beste hainbat ekitaldi.
Larunbatean hasiera
Larunbatean hasiko da Dantzari Festa, eguerdian izango den kalejirarekin. Arratsaldean, Ttarla dantza taldeko dantzari txikienen txanda izango da, herrian barrena ariko baitira, ondo ikasitako dantzak erakusten. Arratsaldean dantzarako gogoa duenak ez du aitzakia faltarik izango, Erdizka Lauten taldeak horretarako giroa jarriko baitu Plaza Berrin.
Igandean jai haundia
Igandean goizeko 11:00etan hasita, hainbat ekitaldi eta emanaldi izango dira kalean. Zapa, Portu eta Luis Mariri omenaldia egin ondoren, herriko kale eta auzoetan barrena ibiliko dira, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritako 12 dantzari talde. Haiekin batean izango dira Hernaniko Ttarla dantza taldeko kideak. Eguerdi partean berriro ere Plazan bilduko dira Ikurrin dantza dantzatu eta presoei omenaldia egiteko. Dantzari Festa hilaren 26an bukatuko da. Ordura arte jantzi erakusketaz, hitzaldiaz eta dantza emanaldietaz gozatu ahal izango da Hernanin.
Egitaraua
- APIRILAK 19, larunbata
- Kalejira, kaleetan barrena Hernani Musika Eskolako taldeekin. 12:00etan.
- Ttarla dantza taldeko dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia kaleetan barrena. 18:00etan.
- Erromeria. Erdizka Lauetan taldea
Plaza Berrin. 19:30etan. - APIRILAK 20, igandea
- Kalejira, kale eta auzoetan barrena.
Goizeko 11:00etan hasita.
Omenaldia Zapa, Portu, eta Luis Mariri. Dantza ekitaldia: Ttarla, Eskola, Trebeska, Goizaldi, Kemen, Ibarla Meaka, Korpus, Adurtza, Laguntasuna, Ibaiega, Etxahun, Begiraleak eta Garaztarrak dantza taldeekin.
- Ikurrin dantza, eta Hernaniko Preso eta Errefuxiatuei omenaldia. Gudarien plazan, 13:30etan hasita.
- Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat. Tilosetan, 15:00etan. - APIRILAK 21-25 bitartean
- Erakusketa, euskal jantzien ingurukoa. 17:00etatik 20:00etara, Biterin. - APIRILAK 23, asteazkena
- Hitzaldia, Baserritarren janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia. 19:00etan, Biterin.
APIRILAK 25, ostirala
- Emanaldia, Gero Axular dantza taldeak ‘Lamien basoa’ emanaldia eskainiko du. 20:00etan, Biterin. - APIRILAK 26, larunbata
- Dantzari txikien irteera. Ttarla, Ibarla Meaka, Anoetako Udala, Ereintza, Eskola, Talaia eta Trabeska dantza taldeko dantzari txikiak. Arratsaldeko 17:00etan, herriko kaleetan barrena.
- Emanaldia. Sokadantza Kresala dantza
taldearen eskutik. 20:00etan, Biterin.