Kadeteek justu-justu galdu zuten finala

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 15a, 02:00

Hernaniko kadeteek Euskal Ligako finala jokatu zuten larunbatean Playaundi zelaian, Bera Beraren aurka eta 14-15 galdu zuten. Hernaniarrak ez ziren donostiarrak baino gutxiago izan, eta partidua dominatu arren, plakaketetan egindako zenbait huts garesti ordaindu zituzten. Hala ere, gustora daude errugbi taldeko arduradunak Hernaniko gazteek egindako lanarekin «argi dago beren hanka eta eskuetan errugbi asko dutela. Ziur izan aurrerantzean txapelak lortuko dituztela» narbarmendu dute. Alebinek ere jokatu dute Hendaian eta paper ona egin dute, jokatutako sei partiduetatik bi irabazi (Hendaia eta Hazparneri), bi berdindu (Maule eta Zibururekin) eta bi galduta (Pau eta Bolarekin). Hogeita lau taldek hartu dute parte eta hernaniarrak hamabigarren gelditu dira. Txapeldun, Bearneko Olarue izan da. Jardunaldiko beste partidua seniorren bigarren taldeak jokatu du Euskadiko konpan eta 17-36 irabazi dio Durangori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!