Argazki Rallya izan zen igandean Hernanin, eta antolatzaileak oso gustora geratu dira erantzunarekin. Guztira 75 lagunek hartu dute parte, argazki rally baterako kopuru oso haundia. Hernaniarrak ezezik beste herrietatik etorritako jendeak hartu du parte, gazte eta heldu. Guztira 60 heldu eta 15 gaztetxo izan dira izena eman dutenak.
Etzira arteko epea
Udaletxeko arkupeetan egin zuten zita argazki egileek eta bertan eman zizkieten kamara digitalekin atera beharko dituzten argazkietarako gaiak. Parte hartzaileek bihar arteko epea dute beren bildumak Torres argazki dendara eramateko. Sariak, berriz, maiatzaren 16an emango dituzte, Biteri kultur etxean jarriko den argazki erakusketan.