Kiroldegiak ekitaldiz beteta ospatu zuen 25. urteurrena

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 14a, 02:00

hogeita bost urte bete ditu aurten Hernaniko kiroldegiak, eta larunbatean zuten hori ospatzeko eguna. Egun guztian kirol ekitaldiak izan ziren: gaztetxoentzat goizean, saskibaloia eta pelota, eta arratsaldean, ur-jaia eta puzgarriak. Helduak herri kiroletan aritu ziren, Euskal Herriko Xiba txapelketaren barruan eta Idiazabalek irabazi zuen. Bestalde, luntxa ere izan zen, kiroldegi kanpoan, eta bertara inguratu zenak izan zuen mokadu bat egiteko aukera.

Idiazabal irabazle herri kiroletan
Arratsaldean izan zen herri kirol saioa, eta Euskal Herriko txapelketaren barruko kanporaketa jokatu zen. Hiru talde izan ziren, Zizurkil, Asteasu eta Idiazabal, eta Idiazabalek irabazi zuen, justu-justu. Idiazabalek 700 puntu lortu zituen; Asteasuk 698; eta Zizurkilek 690. Xiba txapelketa aurrera dijoa eta ekaina bukaeran espero dute finalak jokatzea. Aurten Hernanik ez du talderik atera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!