Igoera fasean dago Hernaniko waterpolo taldea eta bi partidu jokatu ditu asteburuan. Larunbatean, Oiassoren kontra Irunen, eta atzo, berriz, Iruñearen kontra etxean. Emaitza gazi-gozoak lortu ditu asteburuan eta hortxe-hortxe dago igoera fasean.
Partidu bakarra igoera fasea bukatzeko
Atzo etxean jokatu zuen Hernanik Iruñearen kontra, eta galdu egin zuen partidua, 4 eta 12. Kuestioa da, orain partidu bakarra falta dela igoera fasea bukatzeko eta lehenengo hiru taldeek bakarrik izango dute aukera pasatzeko. Iruñeakoak hirugarren daude eta hernanikoak, berriz, laugarren. Beraz, falta den partiduan, Iruñearen kontra, beren etxean, zortzi tantoko aldea baino diferentzi handiagoarekin irabazi behar du Hernanik, promozioa jokatu nahi badu.
Larunbatean irabazi
Larunbatean Oiassoren kontra jokatu zuen Hernaniko ekipoak, Irunen, eta irabazi egin zuen 5 eta 7ko emaitzarekin.