Hernaniko VIIgarren Argazki Rallya egin zen atzo. Parte hartzaileak, arkupeetan bildu eta jorratu beharreko gaiak ezagutu ondoren, herrian barrena abiatu ziren, argazki ederrenen bila.
Argazkiak Torresera
Asteazkenean dute epea parte hartzaileek beren bildumak Torres argazki dendara eramateko. Antolatzaileen esanetan, baloratuko da argazki polita eta orijinala izatea.