jende asko bildu zen atzo arratsaldean Tilosetan, Juan Mari Olano eta Araitz Zubimendiri ongi etorria egitera. Ekitaldian izan ziren txalapartari, bertsolari, txistulari eta dantzariak, eta herriko talde eta eragileetako ordezkaritza zabal bat. Denek ´Ezker Abertzalea bizitzen ari den egoera gogorra` azpimarratu eta salatu zuten, eta aurrera egiteko ´orain arte bezala lanean jarraitu beharra dagoela`. Ondoren bi omenduek hartu zuten hitza; Zubimendik gartzeletako egoerari buruz hitz egin zuen, eta Olanok gatazka politikoari buruz. Batak zein besteak eskerrak eman zituzten jasotako babesarengatik. Ongi etorria bukatu ondoren manifestazioa abiatu zen Gudarien plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!