iÑAKI Arratibel EAko zinegotziak, prentsa ohar baten bidez, hiri hondakinen kudeaketari buruzko informazio eza salatu du, eta aditzera eman du, gaiari buruzko informazioa eskatuko dutela. Arratibelek Zerbitzuetako hurrengo batzordean, Mankomunitateak hiri hondakinen kudeaketari buruz hartutako erabakien berri ematea eskatu dio Zerbitzuetako ordezkariari. Prentsa oharrean dioenez, ´Zerbitzuetako ordezkariak, Unai Erroizeneak, ez du orain arte inongo informaziorik eman`.
Jakiteko eskubidea
Prentsa oharrean dioenez, ´hernaniarrok eskubidea dugu jakiteko, zuzen-zuzenean, zer gertatzen ari den sor-tzen dugun zaborrarekin`. Bere ustez, ANVren gobernu taldeak jakitera eman behar zuen ´gure zaborra San Markoseko zabortegira edo beste herriren batera eramaten den`. Arratibelen esanetan, orain arte ´nahiago izan dute Mankomunitatearen atzean babestu, hernaniarrekiko duten erantzunkizuna alde batera utzita`.
Proiektuen berri
Prentsa oharraren arabera, ´ia urtebete da San Markoseko Mankomunitateko zuzendaritza berria osatu zela, eta oraindik ez dakigu zein proiektu jarriko dituzten martxan`. Bitartean, hurrengo Zerbitzuetako batzordea biltzeko zain daudela dio, ´informazio pixka bat lortzeko, baina ikusita ANVren izkutuka ibiltzeko joera, ez dugu informazioa jasotzerik espero`.