Sailkapen erdialdean dauden bi taldek jokatuko dute gaur, Hondarribian

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 13a, 02:00

Hernanik Hondarribian jokatuko du gaur Gorengo mailako partidua. Hernaniarrak 10garren dijoaz sailkapenean eta hondarribitarrak 8garren. Beraz, partidu berdindua izatea espero da gaurkoa, eta bi taldeak ere irabaztera aterako dira, sailkapenean postu txukun bat lortu asmoz. Hernaniarrak joan den astean galdu egin zuten Berioren kontra, eta gaur garaipen gosez izango dira zelaian, 16:30etatik aurrera, Hondarribian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!