hernanik eta Tolosak igoera faseko partidu garrantzitsua zuten atzo, eta berdindu egin zuten 2-2. Horrela, bi taldeak aukera gehienak galdu dituzte aurten mailaz igotzeko, 3garren eta 4garren dijoazelako sailkapenean, eta lehenengoak bakarrik duelako igotzeko aukera. Atzo partidu ederra jokatu zuten bi taldeek, oso berdindua eta une batean edo bestean biek izan zuten irabazteko aukera. Hernaniarrek zorte pixka bat falta izan zuten, bi aldiz markagailuan aurretik joan baitziren. Tolosak ordea presio haundia egin zuen, eta bi aldietan berdintzea lortu zuen. Hernaniko bi golak Garazik sartu zituen.
Igoera fasea bukatzeko bi partidu falta
Igoera fasea bukatzeko bi partidu falta dira, eta hurrengoa Elgoibarren du Hernanik.