Juaristik eta Iriartek irabazi egin zuten atzo Pacharan Baines Masterreko finaleko bigarren partidua, baina txapelak Uterga eta Lizasorentzat izan ziren, 12 tantoko aldea baitzekarkiten lehendabiziko partidutik. Juaristi eta Iriarte 25-33 ere joan ziren aurretik, baina 12 tanto gehitxo izan ziren buelta emateko. Horrela, Xanti Utergak profesionaletako bere lehenengo txapela irabazi zuen atzo eta Iñaki Lizasok, berriz, lau hilabetean hirugarrena (Gabonetako Martiko buruz burukoa, Bikotekako txapelketa nagusia, eta Pacharan Baines Masterra). Bestalde, bi doneztebarrek beste txapel bat gehiago eman zioten beren herriari, hainbeste erremontista on ematen ari denari, hain zuzen.
Bi irabazleak txoratzen
Xanti Uterga izugarri gustora azaldu zen partidu bukaeran, profesionaletako lehen txapelarekin, eta partiduaren tentsioa azpimarratu zuen, batez ere 25-33 zihoazenean. Lizasok bere ikasle izandako Utergaren lana azpimarratu zuen.