Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak Parisen izan dira martxoan, zazpi eguneko bi bidaiatan. Paris haundia dela, baina ederki ikusi dute: Notre Dame Katedrala, Eiffel dorrea, Disneyland, Versalles, Moulin Rouge, Monmartre eta abar luze bat. Primerako giroa izan dute eta gustora etorri dira bueltan, Kronikari esan diotenez.
Hondarribira irteera
Hurrengo bidaia gertuxeagora antolatu du Goiz Eguzkik, Hondarribiria. Hilaren 26an izango da eta asmoa da bisitaldi gidatuan ikustea Hondarribia, bazkaldu eta arratsaldean Donibane Lohitzun bisitatzea. Prezioa 30 euro. Izen ematea etzi, asteartea, 16:00etan.