EUSKO jaurlaritzak Ona izeneko txartel berria atera du, 16 urtetik gorakoentzat, txartel bakarrarekin tramite ezberdinak egin ahal izateko. Txartela honako tramite hauek egiteko erabili ahal izango da, besteak beste:
-Udalerri mailan: kiroldegian sartzeko, udal liburutegiko katalogoa kontsultatu eta liburuak hartzeko eta errolda agiriak lortzeko, adibidez.
-Gipuzkoako Foru Aldundi mailako tramiteak: internet bidez zerga ezberdinen inguruko tramiteak egiteko, datu fiskalen kontsultak egiteko ordenagailuz eta fakturen kontsulta egiteko, esate baterako.
-Osakidetzan: medikuarekin hitzorduak txartelan gorde, mediku aldaketa eskatzea, bigarren mediku baten iritzia eskatzea eta bajen datuak eskuratzea, adibidez.
-Bestelakoak: gidabaimenen puntuak kontsultatzea, laneko bizitza kontsultatzea, katastro datuak kontsultatzea, bankuekin harremanetan jartzea, eta abar.
Txartela debalde da eta Hernanin KZ gunean eska daiteke, Biteri kultur etxeko beheko solairuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!