EMAKUMEZKOEN ligan Hernani Igoera fasea ari da jokatzen eta gaur sailkapenean bera baino postu bat gorago dagoen Tolosaren kontra jokatuko du, eguerdiko 13:15etan. Hernani Igoera Faseko 4garren postuan dijoa, jokatutako 15 partidutatik 9 irabazi, 1 berdindu eta 5 galduta. Tolosa, 3garren postuan dijoa, Hernani baino puntu bat gehiagorekin
Gorengo mailan Hernani Hondarribira
Gorengo mailan, Hernanik Hondarrabiaren kontra jokatuko du gaur Hondarribian bertan. Hernani sailkapeneko 10garren postuan dijoa eta Hondarrabia 8garren postuan. Hernani irabaztera aterako da, joan den astean Berioren kontra galdutako hiru puntuak berreskuratzeko asmoz. Gaur arratsaldeko 16:30etan.