MASTER pacharan Baines bi bitako erremonte txapelketa erabakiko da gaur Galarretan, Uterga eta Lizaso bikote nafarra eta Juaristi eta Iriarte gipuzkoarren artean jokatuko den partiduan. Finaleko bigarren partidua izango da gaurkoa, bueltakoa. Labrit frontoian jokatu zen joaneko partiduan, Uterga eta Lizasok irabazi zuten 40 eta 26. Partidua jaialdiako bigarrena izango da. Honako partidu hauek ere jokatuko dira: Zalakain-Etxezabal/Zulaika-Baleztena; Ezkurra-San Miguel/Zeberio II-Etxeberria III eta Bereziartua-Agirrezabala/Matxin IV-Ion. Gaur 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!