Hernani Ak bi partidu jokatuko ditu asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 12a, 02:00

Hernani Ak, mutilen taldeak, igoera fasean da eta asteburuan bi partidu jokatuko ditu. Aurrenekoa gaur, Irunen, Oiasoren kontra, eguerdiko 14:00etan. Bigarrena bihar Hernaniko igerilekuan, eguerdiko 12:00etan. Nesken taldeak jokatzekoa zuen partidua atzeratu egin dute eta mutilen jubenil taldeak atsedenaldia du asteburu honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!