Lehendakari sariko tiraldiekin hasiko dira bihar Usurbilen bolariak. Guztira lau tiraldi izango dira eta finala Seguran jokatuko da. Bestalde, joan den igandean bukatu zen Gipuzkoako binakako bola txapelketa, Herreran. Irabazleak Zeraingo A. Alustiza eta L. Aizpiolea izan ziren, 265 brilarekin. Elur Txori elkarteko J. Ugalde eta M. Burugain bolariak hirugarren izan ziren, 259 brilarekin. Hori dela eta, Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira. Hernaniarren artean, sailkapenean hurrengoak izan ziren: M. Arrozpide eta J.M ª Usabiaga, 5garren, 232 brilarekin eta 20garren postuan, A. Santos eta F. Galarraga, 228 brila botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!