Ekimen pribatuak sustatuta, Sagastiyan egingo diren etxeen plan partziala onartu da

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 12a, 02:00

SAGASTIYAn, ekimen pribatuak bultzatuta, egingo diren etxebizitzen plan partzialari hasierako onarpena eman die aste honetako Gobernu Batzarrak. Plan partzialak, nolabait esatearren, adierazten du etxebizitza horiek nola antolatuko diren. Kasu honetan, 8 villa bifamiliar eraikiko lirateke, eta beste 22 etxebizitza babes ofizialekoak. Plan partzial hau jendaurrean egongo da 20 egunetan, alegazioak egiteko. Alegazioak jasota, behin betiko plan partziala aurkeztu beharko litzateke eta Plenoan onartu. Horrekin batera Ibaiondo poligonoan AMR enpresa jartzeko hirigintza programa ere onartu zen batzordean. Villa Politena inguruko etxebizitzei buruz hitz egin dute Hirigintza Batzordean, aste honetan. Bertako errepidea egiteko lurrak hartzeari buruz, hain zuzen ere. Puntu hori mahai gainean geratu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!